Paperback

Euskara language

Published by Consonni.

ISBN:
978-84-19490-24-7
Copied ISBN!
3 stars (1 review)

Natàlia Miralpeix, liburun honetako protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi urtez biri eta gero. Astebete besterik ez da igaroko istorioa hasi eta bukatzen den arte, eta, tarte horretan, Natàliak aurrez aurre izanen ditu bere familiaren iragana eta oraina, borborka ari den hiri batean, iraultza sexual eta politiko bete-betean, Francoren heriotza hur-hurrean dela. Familia-kronika bat, emakumeen ahotsak gidari, aldatzen ari den gizarte baten iraganaz, orainaz eta geroaz gogoeta egiteko gonbita eginez. Ramona, adeurekin hasi eta L'hora violetarekin amaitu zen eleberri-ziklo bateko bigarrena da.

2 editions

Garai eta gizarte baten familia kronika

3 stars

Montserrat Roigek frankismo berantiarreko Bartzelonako egoera politikoaren eta gizartearen zenbait zertzelada ematen dizkigu liburu honetan, familia baten istorioa ardatz hartuta.

Istorioa familiako kideen ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeak aberastu egiten du kontakizuna, eta iraganaren eta orainaren arteko saltoak eta kontatzeke geratzen direnak irakurlea harrapatzeko elementu interesgarriak dira; zoriotxarrez, zenbait unetan, elementu horiek beraiek istorioaren ildoari jarraitzea oztopatzen dute eta irakurketa astundu egiten dute apur bat.